XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
ERABAKIA, 1989.eko azaroaren 15ekoa, Osasun eta Kontsumo Sailarena, Sanatorio Ortopédico Dr. Salaverri ixteko administrazio- eta osasun-baimena ematen duena.

Biboko Sanatorio Ortopédico Dr. Salaverri delakoak ospitale-ekintzarik burutzen ez duenez.

Horren ardura duen zerbitzuak aurkeztutako txostena ikusita eta Osasun Sorospenerako Zuzendariak proposamena eginda.

Eta administrazio- eta osasun-baimenak arautzen dituzten azaroaren 2ko 206/1982 eta irailaren 10eko 271/1985 Dekretuetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau ERABAKI DUT: Bere egoitza Bilboko Campo Volantín Ibilbideko 28.ean duen Sanatorio Ortopédico Dr. Salaverri delakoa ixteko administrazio- eta osasun-baimena ematea, ospitale-ekintzarik burutzen ez duelako.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 15. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.